2017ko Frantziako hauteskunde legegileak
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bigarren itzuliko emaitzak hautes-barrutiko | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
2017ko Frantziako hauteskunde legegileak 2017ko ekainaren 11 eta 18an ospatu ziren Bosgarren Errepublikako 15. Biltzar Nazionaleko 577 kideak aukeratzeko. Hauteskundeak 2017ko hauteskunde presidentzialak ospatu ondoren ospatu egin ziren, zeinetan Emmanuel Macronek garaipena lortu zuen. Macronek 2016an sortutako alderdiak, Errepublika Martxan (La République En Marche!), Mugimendu Demokrata (MoDem) alderdi zentristarekin bat aurkeztu zen, batera, 350 eserleku irabazi zituztelarik, zeinetatik 308 LREM-eko diputatuak ziren. Alderdi Sozialistak (PS) 30 eserleku irabazi zituen eta Errepublikanoek (LR) 112 eserleku. Bi alderdiek aurreko hauteskunde legegileekiko botoen murrizketa nabaria jasan zuten, lortutako emaitzak zentru-eskuinak eta zentru-ezkerrak inoiz lortutako txarrenak izanik. Jean-Luz Mélenchon-ek sortutako alderdiak, Frantzia Intsumisoak (FI), 17 eserleku lortu zituen, Alderdi Komunistak (PCF) 10 eta Fronte Nazionalak (FN) 8. Hauteskundeetako bi itzulietan errekorreko parte-hartze baxua egon zen.[1]
Guztira, aurreko legegintzaldiko 206 diputatuk galdu zituzten hauteskundeak eta 424 diputatu izan ziren aukeratu berriak, Biltzarreko %75-a. Hauteskundeetatik sortutako Biltzar Nazional berrian emakumeen proportzioak gora egin zuen eta diputatuen batez besteko adina 54 urtetik 48 urtetara pasatu zen.
Hauteskundeen ondorioz, Macronek Édouard Philippe izendatu zuen Lehen Ministro, gobernu berria ekainaren 21ean aurkeztu zelarik. Biltzar Nazionalaren 15.legealdia ekainaren 27an hasi zen.
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantzian, hauteskunde legegileak hauteskunde presidentzialen bigarren itzulia ospatu eta hilabete batetara ospatzen dira. 2002. urtea baino lehen, hauteskunde presidentzialak eta legegileak ez ziren beti batera ospatzen; UMP alderdiaren garaipenaren ostean, 2002ko hauteskunde legegileak ospatu ostean, hauteskundeak batera ospatzea erabaki zen, Presidentea eta Lehen Ministroa alderdi desberdinetakoak izatearen arriskua minimizatzeko.[2]
Hauteskunde presidentzialaren lehen itzulian, apirilaren 23an, Emmanuel Macron (LREM) eta Marine Le Pen (FN) 2. itzulira pasatzea lortu zuten, haien atzean François Fillon (LR) eta Jean-Luc Mélenchon (FI) geratu zirelarik.[3] Lehen itzulian, Macronek 240 hautes-barrutitan lortu zuen lehen tokian geratzea, Le Pen 216 barrutitan, Mélenchon 67 barrutitan eta Fillon 54 barrutitan.[4]
Bigarren itzulian, maiatzaren 7an ospatua, Macronek bozken %66,1-a lortu zuen, Frantziako Presidentzia eskuratuz.
Maiatzaren 23an, Barne Arazoetako Ministerioak hauteskunde legegileetarako hautagaien zerrenda aurkeztu zuen, guztira 7.882 hautagaiekin, batez bestean 14 hautagai hautes-barruti bakoitzeko aurkezten zirelarik.[5]
Honakoa, agintaldi bikoitzaren aboliziotik ospatutako lehen hauteskunde legegilea izan zen; diputatuek ezin zuten aldi berean Biltzar Nazionaleko kargua tokiko gobernuko karguekin bateragarritu.[6]
Hauteskunde sistema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biltzar Nazionaleko 577 siputatuak hautes-barruti uninominaletan aukeratzen dira, bi itzulitako sistema bat erabiliz. Hautagaiek bost egun izan zituzten, maiatzaren 15etik maiatzaren 19ra, haien hautagaitza erregistratzeko. Kanpaina ofiziala maiatzaren 22tik ekainaren 10era iraun zuen, eta bigarren itzulirako kanpaina ekainaren 12tik ekainaren 17ra biartean.[7] Lehen itzulian aukeratua izateko, hautagaiek gehiengo absolutua lortu behar dute, aldi berean, barrutiko hautesleen %25-aren bozkak eskuratzen dituztelarik. Hautagai baten bat lehen itzulian aukeratua ez baldin bada, bigarren itzuli bat ospatzen da. Bigarren itzulian, hautesleen %12,5-a lortu dutenak aurkez daitezke, eta soilik hautagai batek lortuko balu muga gainditzea, bigarren itzulira boza gehien eskuratu dituzten bi hautagaiak igaroko lirateke. 2017ko hauteskundeetan, lehen itzulian lau diputatu aukeratu ziren. Bigarren itzulian berriz, boto gehien eskuratutako hautagaia bihurtzen da diputatu. 577 hautes barrutietatik, 539 daude Frantzia metropolitarrean, 27 itsasoz haraindiko departamentuetan eta lurraldetan eta 11 hautes barrutik Frantziatik kanpo bizi diren herritarrak ordezkatzen dituzte.
Lehen itzulia ekainaren 3an ospatu zen Frantziar Polinesian eta Ameriketan bizi diren herritarrak ordezkatzen dituzten hautes barrutietan, eta ekainaren 4an Frantziatik kanpo bizi diren herritarrak ordezkatzen dituzten beste barrutietan. Ekainaren 10ean, Ameriketako itsasoz haraindiko departamentu eta lurraldeetan ospatu zen lehen itzulia eta Metropolitar Frantzian eta bestelako departamentu eta lurraldeetan, berriz, ekainaren 11an.
Bigarren itzulia ekainaren 17an ospatu zen itsasoaz haraindiko lurraldetan eta ekainaren 18an Metropolitar Frantzian.
Alderdiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laburpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alderdia | Buruzagia | Ideologia | Kokapen politikoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Frantziako Alderdi Komunista | PCF | Pierre Laurent | Komunismoa | Ezkerra, ultraezkerra | |
Frantzia Intsumisoa | FI | Jean-Luc Mélenchon | Sozialismo demokratikoa | Ezkerra, ultraezkerra | |
Alderdi Sozialista | PS | Jean-Christophe Cambadélis | Sozialdemokrazia | Zentru-ezkerra | |
Ezkerreko Alderdi Erradikala | PRG | Sylvia Pinel | Sozioliberalismoa | Zentru-ezkerra | |
Europa Ekologia-Berdeak | EELV | David Cormand | Ekologismoa | Zentru-ezkerra | |
Errepublika Martxan | LREM | Richard Ferrand | Sozioliberalismoa | Zentrua | |
Mugimendu Demokrata | MoDem | François Bayrou | Sozioliberalismoa | Zentru, zentru-eskuina | |
Demokrata eta Independienteen Batasuna | UDI | Jean-Christophe Lagarde | Liberalismoa | Zentru, zentru-eskuina | |
Errepublikanoak | LR | Bernard Accoyer | Kontserbadurismo liberala | Zentru-eskuina | |
Frantzia Altxatua | DLF | Nicolas Dupont-Aignan | Frantziar nazionalismoa | Eskuina, ultraeskuina | |
Fronte Nazionala | FN | Marine Le Pen | Kontserbadurismo nazionalista | Ultraeskuina |
Gehiengo presidentziala: Errepublika Martxan! eta MoDem
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Martxan!, Emmanuel Macronek sortutako mugimenduak, Biltzar Nazionalerako 577 barruti guztietan hautagaiak aurkeztea planifikatu zuen, "Errepublika Martxan!" izeneko hautagaitza aurkeztuz. Hautagai horietatik, erdia sozietate zibileko pertsonak izatea planifikatu zen, beste erdiak aurretik postu politikoren bat izan zuelarik, eta hautagai guztietatik erdia emakume izatea erabaki zen. Aurkeztuko ziren hautagaiek "pluralitate politikoa" eta "efikazia" erakutsi beharko zuten.[8]
Hauteskunde presidentzialak irabazi ostean, Macronek Martxan! alderdiko presidentziari uko egin zion, Catherine Barbaroux bitarteko presidente bihurtu zelarik. Mugimenduak, jada izendapen berria hartuta, maiatzaren 11an hautagaien zerrenda argitatu zuen, hasiera batean 428 hautagaiekin (214 gizonezko eta 214 emakumezko), gehienbat Alderdi Sozialistako kide ohiak zirenak[9].
Maiatzaren 15ean, argitaratutako izenei beste 83 gehitu zitzaizkion, horietatik erdia MoDem alderdiak proposaturik. Egun berean, Édouard Philippe, Errepublikanoen diputatu zena, Lehen Ministroaren kargua eskuratu zuen[10], Macronek izendaturik. Gobernua osatu ostean, maiatzaren 17an, Errepublika Martxan adierazi zuen 56 barrutitan ez zuela hautagairik aurkeztuko, proiektu politikoaren alde aurkeztu ziren hautagai eskuindar eta ezkertiar babesteko asmoan[11].
Mugimendu Demokratari dagokionez, alderdiaren buruzagiak Macronen presidentziarako hautagaitza sustatu zuelarik, 90 hautagai aurkeztuko zituen Martxan alderdiarekin koalizioan, haietatik 50 hautagai aukeratuak izateko posibilitate onak zituztelarik[12]. Macronen mugimenduak hautagaien zerrenda aurkeztu baino ordu batzuk lehenago, MoDem alderdiaren buruzagiak zerrendak ez zuela alderdiaren onespena adierazi zuen, hautagaien artean esero baino MoDem-eko kide gutxiago zeudelakoan. Aldi berean, Bayrou-k alderdi sozialistako kide ohien "birziklatze operazio" bat zegoela, 428 hautagaietatik 153 sozialistak edo sozialista ohiak baitzirelako[13]. Azkenean, maiatzaren 12an, Martxan eta MoDem arteko akordio bat aurkeztu zen[14], MoDem alderdiari ehun bat hautagaitza emanez. Bayrou-en alderdiaren helburua 15 diputatu lortzea zen, Biltzar Nazionalean talde parlamentario propioa sortzeko asmoz.
Eskuin parlamentarioa: Errepublikanoak (LR) eta UDI
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maiatzaren 2an, Errepublikanoen (LR) departamendu politikoak François Baroin aukeratu zuen hauteskunde legegileetarako kanpaina zuzentzeko. Kanpainia zuzentzeko aukeratua izan baino lehen, Baroinek adierazi zuen ez zela Emmanuel Macronen presidentzian Lehen Ministro izango eta François Fillonen programa aldatu beharko zela hauteskunde legegileetara begira[15]. Hauteskundeak ospatu aurretik, Errepublikanoen artean eserlekuen gutxipena espero zen, Baroinek adierazita 100 eserleku baino gutxiago lorturik alderdiarentzako porrota izango zela[16]. Errepublikanoekin batera, Demokrata eta Independienteen Batasuna (UDI) aurkeztu zen koalizioan. Errepublikanoek 96 hautagaitza gorde zizkioten UDI-ko kideei.[17]
Maiatzaren 15ean, Errepublikanoen eta UDI-ko 173 kide Macronek egindako elkarlana sustatzeko eskaintza onartu zuten eta kontraeskaintza modura Errepublikanoek Biltzar Nazionalean zentru-eskuinak gehiengoa izateko beharra adierazi zuen, Macronen tesitik aldenduz.[18]
Maiatzaren 20an, Baroinek iritzia aldatu eta Macronekin batera lan egiteko prestutasuna adierazi zuen Gobernua burutuz eta gobernuan bere alderdiko kideak sartuz. Édouard Philippe, lehen ministro izendatu izan ostean, gobernuan Errepublikanoen 3 kide sartu egin ziren. Hauteskundetara begira, Baroinek Fillonen programa berreskuratu zuen, hauteskundeak Le Penen aurkako mobilizazio bihurtu zirelarik.[19]
Fronte Nazionala (FN)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marine Le Pen zuzendutako Fronte Nazionalak (FN) jada 2016ko abendurako hautagaien zerrenda prestatuta zeukan, hautagaien artean 50 eserleku Frantzia Altxatuak (DLF) alderdiarekin koalizioan aurkezteko erreserbatuak.[20] Maiatzaren 14an, Fronte Nazionalak DLF alderdiarekin lortutako konpromezua bertan behera uztea erabaki zuen Le Penen alderdiak 577 hautagaitza aurkezten zituelarik.[21]
Hauteskunde presidentzialeko porrotaren ostean, Le Penek hautagaitza propioa aurkeztea eztabaidatu zuen, alderdiaren proiekzioak 100-80 diputatuetatik 15 diputatuetara murriztu ostean.[22] Azkenean, maiatzaren 18an, bere hautagaitza baieztatu zuen, Pas-de-Calais-eko 11. barrutian aurkeztuko zelarik. Le Penek hautagaitza aurkeztu ostean, bere aitak, Jean-Marie Le Pen, barruti horretan bere aliantzaren hautagaitzarik ez aurkeztea erabaki zuen.[23]
Frantzia Intsumisoa (FI)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantzia Intsumisoa, Jean-Luc Mélenchonen mugimendu politikoak, 577 barruti guztietan hautagaiak aurkezteko asmoa zuen. Otsailan aurkeztutako hautagaien zerrenda batean, 410 hautagai aurkeztu ziren, genero parietatea mantenduz eta hautagaien batez besteko adina 43 urtetakoa zelarik.[24]
Momentu hartan aurkeztutako zerrendak Alderdi Komunistak kontroltzen zituen barrutietan hautagaitzak aurkezten zituen. Bi alderdiaren arteko harremanak hondatuz joan ziren, eta harremanak hobetzeko asmoan, Frantzia Intsumisoak 26 hautagaitza baliogabetzeko konpromezua aurkeztu zuen, Alderdi Komunistaren hautagaiak babestuz.[25] Hala ere, maiatzaren 9an, Manuel Bompard, alderdiaren bozeramaileak, bi alderdien arteko akordiorik lortzea ez zela posiblea izan.[26]
Maiatzaren 11an, Mélenchonek bere hautagaitza aurkeztu zuen Rodanoren Ahoko 4. barrutian. Barrutia Marseillako hirian dago eta bertan, hauteskunde presidentzialetan bozken %25-a eskuratu baitzuen (barrutian bozken %39,09 eskuraturik).[27]
Ezker parlamentarioa: Alderdi Sozialista (PS) eta aliatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alderdi sozialistak 2016ko abenduaren 17an 395 hautagai aurkeztu zituen, artean, Emmanuel Macron hauteskunde presidentzialetan babestu zuten alderdiko kideak baita[28].
Alderdi sozialistak 400 bat hautagaitza aurkeztu zituen, beste barrutietarako hautagaitzak sozialisten aliatuentzako gordetzen zituelarik, Europa Ekologia-Berdeak (EELV), Demokrata eta Ekologisten Batasuna (UDE) eta Ezkerreko Alderdi Erradikaleko (PRG) kideentzako[29]. Alderdi sozialistako lehen idazkariak, Jean-Christophe Cambadáis, adierazi zuen sozialistek Melenchonen alderdiarekin eta Macronen alderdiarekin lan egiteko prest zeudela, Le Penen alderdiak irabaz zezakeen barrutietan koalizioan aurkezteko[30].
Europa Ekologia-Berdeak (EELV)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apirilaren 19an, Berdeek eta Sozialistek akordio bat sinatu zuten, sozialistek 42 hautagaitza gordetzen zizkiotelarik berdeei. Aldi berean, berdeek hauteskunde presidentzialetarako hautagaitza propioa baztertu zuten eta alderdi sozialistaren hautagaia babestu zuten. Akordioak Berdeek 53 barrutitan hautagaitzarik ez aurkeztea biltzen zuen baita[31].
Berdeek maiatzaren 15ean aurkeztu zuten alderdiaen hautagaien zerrenda, 459 hautagaiekin eta 52 sozialista eta 16 komunista babestuz. Alderdiko buruzagiei dagokionez, idazkari nagusia, David Cormand, Seine-Maritimeko 4. barrutian aurkeztu zen, alderdiko idazkariordea, Sandrine Rousseau, Pas-de-Calaiseko 9. barrutian, eta alderdiaren bozeramailea, Julien Bayou, Pariseko 5. barrutian.
Alderdi Komunista (PCF)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alderdi Komunistak (PCF) hauteskunde presidentzialetan Jean-Luc Mélenchonen alde jo zuen[32]. Hasiera batean, bi alderdien arteko aliantza sortzeko ideia zegoen, baina denborarekin, negoziazioek porrot egin zuten. Maiatzaren 9an, Frantzia Intsumisoak komunistekin akordio bat lortzeko negoziazioei ez ziola uko egingo. Maiatzaren 16an, Alderdi Komunistak hautagaien zerrenda propioa aurkeztu zuen, 484 barrutitarako hautagaiekin.
Emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alderdiak eta koalizioak | Lehen itzulia | Bigarren itzulia | Guztira | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bozak | % | Eserl. | Bozak | % | Eserl. | Eserl. | % | ||||
Errepublika Martxan! | LREM | 6.391.269 | 28,21 | 2 | 7.826.245 | 43,06 | 306 | 308 | 53,38 | ||
Mugimendu Demokrata | MoDem | 932.227 | 4,12 | 0 | 1.100.656 | 6,06 | 42 | 42 | 7,28 | ||
Gehiengo presidentziala | 7.323.496 | 32,33 | 2 | 8.926.901 | 49,11 | 348 | 350 | 60,66 | |||
Errepublikanoak | LR | 3.573.427 | 15,77 | 0 | 4.040.203 | 22,23 | 112 | 112 | 19,41 | ||
Demokrata eta Independenteen Batasuna | UDI | 687.225 | 3,03 | 1 | 551.784 | 3,04 | 17 | 18 | 3,12 | ||
Eskuin anitza | DVD | 625.345 | 2,76 | 0 | 30.074 | 1,68 | 6 | 6 | 1,04 | ||
Eskuin parlamentarioa | 4.885.997 | 21,57 | 1 | 4.898.061 | 26,95 | 135 | 136 | 23,57 | |||
Alderdi Sozialista | PS | 1.685.677 | 7,44 | 0 | 1.032.842 | 5,68 | 30 | 30 | 5,20 | ||
Ezker anitza | DVG | 362.281 | 1,60 | 1 | 263.488 | 1,45 | 11 | 12 | 2,08 | ||
Ezkerreko Alderdi Erradikala | PRG | 106.311 | 0,47 | 0 | 64.860 | 0,36 | 3 | 3 | 0,52 | ||
Ezker parlamentarioa | 2.154.269 | 9,51 | 1 | 1.361.190 | 7,49 | 44 | 45 | 7,80 | |||
Frantzia Intsumisoa | FI | 2.497.622 | 11,03 | 0 | 883.573 | 4,86 | 17 | 17 | 2,95 | ||
Alderdi Komunista | PCF | 615.487 | 2,72 | 0 | 217.833 | 1,20 | 10 | 10 | 1,73 | ||
Fronte Nazionala | FN | 2.990.454 | 13,20 | 0 | 1.590.869 | 8,75 | 8 | 8 | 1,39 | ||
Erregionalistak | REG | 204.049 | 0,90 | 0 | 137.490 | 0,76 | 5 | 5 | 0,87 | ||
Bestelakoak | DIV | 500.309 | 2,21 | 0 | 100.574 | 0,55 | 3 | 3 | 0,52 | ||
Ekologistak | EKO | 973.527 | 4,30 | 0 | 23.197 | 0,13 | 1 | 1 | 0,17 | ||
Frantzia Altxatuta | DLF | 265.420 | 1,17 | 0 | 17.344 | 0,10 | 1 | 1 | 0,17 | ||
Eskuin muturra | EXD | 68.320 | 0,30 | 0 | 19.034 | 0,10 | 1 | 1 | 0,17 | ||
Ezker muturra | EXG | 175.214 | 0,77 | 0 | - | - | - | 0 | 0,00 | ||
Guztira | 22.654.164 | 100,00 | 4 | 18.176.066 | 100,00 | 573 | 577 | 100,00 | |||
Baliozko bozak | 22.1654.164 | 97,78 | 18.176.066 | 90,14 | |||||||
Bozka zuriak | 357.018 | 1,54 | 1.409.784 | 6,99 | |||||||
Bozka baliogabeak | 156.326 | 0,67 | 578.765 | 2,87 | |||||||
Parte-hartzea | 23.167.508 | 48,70 | 20.164.615 | 42,64 | |||||||
Abstentzioak | 24.403.480 | 51,30 | 27.128.488 | 57,36 | |||||||
Erregistratutako hautesleak | 47.570.988 | 47.293.103 | |||||||||
Iturria: Frantziako Barne Ministerioa |
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauteskundeak ospatu ostean, Errepublikanoen artean zatiketa bat gertatu zen, "Les Constructifs" mugimendua sortu zelarik, Macronen alderdiarekin batera lan egiteko prestutasuna aurkezten zuten diputatuek osatua. Mugimenduak Biltzar Nazionalean talde propioa sortu zuen ekainaren 21ean, Errepublikanoen eta UDIko kideak barneratzen zituelarik. Eskuineko indarrek bi talde parlamentario osatu izanak, Frantziako eskuineko bi mugimenduen, moderatuen eta ez-moderatuen, arteko banaketa suposatzen zuen eta 2002an sortutako eskuina eta zentrua batzeko koalizioaren, Herritarren Mugimenduaren Aldeko Batasunaren (UMP), heriotza suposatu zuen[33]. Biltzarreko beste alderdiek baita euren talde parlamentario propioak sortu zituzten[34].
Hauteskunde legeileen ostean, ekainaren 19an, Édouard Philippe lehen ministroaren gobernuak dimisoa aurkeztu zuen, gobernu berriaren eraketa hasten zelarik[35]. Ekainaren 21ean, Édouard Philippek bere bigarren gobernua aurkeztu zuen, gobernuan LREM eta MoDem-eko kideak zeudelarik[34].
Talde parlamentarioa | Kide kopurua | Presidentea | ||
---|---|---|---|---|
LREM | Errepublika Martxan | 314 | Richard Ferrand | |
LR | Errepublikanoak | 100 | Christian Jacob | |
MoDem | Mugimendu Demokrata | 47 | Marc Fesneau | |
LC | Les Constructifs: Errepublikanoak, UDI eta independienteak | 35 | Franck Riester, Stéphane Demilly | |
NG | Ezker Berria | 31 | Olivier Faure | |
FI | Frantzia Intsumisoa | 17 | Jean-Luc Mélenchon | |
GDR | Ezker Demokratiko eta Errepublikanoa | 16 | André Chassaigne | |
NI | Talde gabekoak | 17 | – |
Konfidantza-mozioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017ko uztailaren 4an, Biltzar Nazionalak Lehen Ministroak proposatutako gobernu berria onartu zuen, 370 diputatuk gobernuaren alde bozkatu zutelarik.[36]
Alde | Kontra | Abstentzioak | Bozkatu gabeak | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) «Résultats des législatives 2017 : revivez la soirée électorale» Le Monde.fr (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).
- ↑ (Frantsesez) «Comment se déroulent les élections législatives» Le Monde.fr 2017-04-26 (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).
- ↑ «Annonce des résultats officiels du premier tour de l’élection présidentielle» web.archive.org 2017-05-01 (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).
- ↑ (Frantsesez) «DIRECT. Nicolas Dupont-Aignan lourdement critiqué par la droite pour son ralliement à Marine Le Pen» Franceinfo 2017-04-28 (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).
- ↑ (Frantsesez) «Age, sexe, métier... portrait-robot des 7 882 candidats aux législatives 2017» Le Monde.fr 2017-05-24 (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).
- ↑ (Frantsesez) Bouthier, Baptiste. «Cumul des mandats : c'est la fin du député-maire» Libération (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).
- ↑ (Frantsesez) «La campagne officielle des législatives commence lundi : tout savoir sur son déroulement» TF1 INFO 2017-05-21 (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).
- ↑ (Frantsesez) «Législatives: les candidats de "La République en marche" investis d'ici à jeudi» LExpress.fr 2017-05-08 (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).
- ↑ (Frantsesez) «Parité, âge, société civile: le portrait robot des 428 députés du parti de Macron» LExpress.fr 2017-05-11 (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).
- ↑ (Frantsesez) «Le premier ministre Philippe prépare « un gouvernement rassembleur de compétences »» Le Monde.fr 2017-05-15 (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).
- ↑ (Frantsesez) «Législatives : dans 56 circonscriptions, La République en marche n'oppose pas de candidats aux ténors de droite et de gauche» Franceinfo 2017-05-17 (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).
- ↑ (Frantsesez) «Législatives: accord MoDem-En marche!» LEFIGARO 2017-05-05 (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).
- ↑ (Frantsesez) «Investitures aux législatives : pourquoi ça coince entre La République en marche ! et le MoDem» Le Monde.fr 2017-05-12 (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).
- ↑ (Frantsesez) «Législatives : François Bayrou annonce avoir trouvé un projet d'accord "solide et équilibré" avec La République en marche» Franceinfo 2017-05-12 (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).
- ↑ (Frantsesez) «Législatives : François Baroin conduira la campagne de la droite» Franceinfo 2017-05-02 (Noiz kontsultatua: 2022-06-17).
- ↑ (Frantsesez) «Baroin pessimiste sur les chances de victoire des Républicains ?» www.rtl.fr (Noiz kontsultatua: 2022-06-17).
- ↑ (Frantsesez) «L'UDI obtient 96 circonscriptions pour les législatives» www.rtl.fr (Noiz kontsultatua: 2022-06-17).
- ↑ (Frantsesez) à 10h05, Par R. Bx avec Charles de Saint-Sauveur Le 17 mai 2017. (2017-05-17). «173 personnalités LR et UDI désormais prêtes à répondre à «la main tendue» de Macron» leparisien.fr (Noiz kontsultatua: 2022-06-17).
- ↑ (Frantsesez) «Législatives : la droite lance la bataille de la cohabitation» Le Monde.fr 2017-05-20 (Noiz kontsultatua: 2022-06-17).
- ↑ (Frantsesez) «Législatives : Le Pen et Dupont-Aignan entretiennent le flou sur leur accord» LEFIGARO 2017-05-02 (Noiz kontsultatua: 2022-06-17).
- ↑ (Frantsesez) «Législatives: le FN affrontera Debout la France au premier tour» LExpress.fr 2017-05-14 (Noiz kontsultatua: 2022-06-17).
- ↑ (Frantsesez) «De retour à la tête du FN, Marine Le Pen hésite à candidater aux législatives» LEFIGARO 2017-05-15 (Noiz kontsultatua: 2022-06-17).
- ↑ (Frantsesez) «Législatives : Jean-Marie Le Pen épargne sa fille dans le Pas-de-Calais» LEFIGARO 2017-05-19 (Noiz kontsultatua: 2022-06-17).
- ↑ (Frantsesez) «Parité, jeunesse, société civile : à quoi ressemblent les candidats de la France insoumise ?» Europe 1 (Noiz kontsultatua: 2022-06-17).
- ↑ (Frantsesez) à 18h51, Par Quentin LaurentLe 4 mai 2017. (2017-05-04). «Législatives : après de fortes tensions, accord en vue entre Insoumis et Communistes» leparisien.fr (Noiz kontsultatua: 2022-06-17).
- ↑ (Frantsesez) Laïreche, Rachid. «Législatives : pas d'accord entre la France insoumise et le PCF» Libération (Noiz kontsultatua: 2022-06-17).
- ↑ (Frantsesez) «Législatives : Jean-Luc Mélenchon candidat à Marseille face au socialiste Patrick Mennucci» Le Monde.fr 2017-05-10 (Noiz kontsultatua: 2022-06-17).
- ↑ (Frantsesez) «Le casse-tête des investitures PS aux législatives» Le Monde.fr 2017-02-07 (Noiz kontsultatua: 2022-06-30).
- ↑ (Frantsesez) «En direct - Législatives : les Mélenchonistes n'auront pas d'accord avec le PCF» LEFIGARO 2017-05-09 (Noiz kontsultatua: 2022-07-01).
- ↑ (Frantsesez) «Le PS abandonne plusieurs propositions d’Hamon dans son projet pour les législatives» Le Monde.fr 2017-05-09 (Noiz kontsultatua: 2022-07-01).
- ↑ (Frantsesez) «Législatives : EELV approuve l’accord négocié avec le PS» Le Monde.fr 2017-04-20 (Noiz kontsultatua: 2022-07-01).
- ↑ (Frantsesez) «Les militants communistes votent à 53,6% en faveur d'un soutien à Jean-Luc Mélenchon pour l'élection présidentielle» Franceinfo 2016-11-26 (Noiz kontsultatua: 2022-07-01).
- ↑ (Frantsesez) «Assemblée nationale : la droite consacre son divorce» Le Monde.fr 2017-06-21 (Noiz kontsultatua: 2022-07-01).
- ↑ a b (Frantsesez) «Les communistes auront un groupe indépendant de La France insoumise» Le Monde.fr (Noiz kontsultatua: 2022-07-01).
- ↑ (Frantsesez) «Édouard Philippe reconduit comme premier ministre et chargé de former un nouveau gouvernement» LEFIGARO 2017-06-19 (Noiz kontsultatua: 2022-07-01).
- ↑ (Frantsesez) «Discours de politique générale d’Edouard Philippe : ce qu’il faut retenir de ses annonces» Le Monde.fr 2017-07-04 (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2017ko Frantziako hauteskunde presidentzialak
- 2017ko Frantziako Senaturako hauteskundeak
- Frantziako Biltzar Nazionala
- Frantziako politika